Feministaldiaren "hitzaurrea" egingo dute azaroaren 13an
Plazandreok plataformak antolaturik, Feministaldia egingo dute abenduaren 14tik 19ra. Hala ere, “hitzaurre” bat egingo dute azaroaren 13an, Tabakalerako patioan. 17:00etan Pentsamendua deskutsatu izeneko hitzaldia eta solasaldia egingo dute Marina Garces filosofo eta idazleak, eta Remedios Zafra idazleak. 19:00etan, Gorria ikuskizuna egingo dute Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko dantzariak.
Feministaldiaren webgunean eman behar da izena “hitzaurrean” parte hartzeko.