'Itsaspetik azalera, azaletik plazara' antzezlana Morlansko auzo elkartean ikusi ahal izango da
Morlansko talde feministak eta euskara taldeak antolatuta, hilaren 8an, Itsaspetik azalera, azaletik plazara antzezlana ikusi ahalko da auzo elkarteko lokalean. 17:00etan izango da, doakoa da sarrera eta edukiera mugatu behar izan dute osasun neurriak betetzeko.
Honela dio antzezlanaren sinopsiak: “Emakumea naz, kostakue, euskalduna… Barre ein dot baitxe negar be, baina batez be maitxatu izan dot eta maitxatzen dot bizi nazen eta hilko nazen mundu bazter hau”. Itziar Saenz de Ojer eta Nagore Leon aktoreak dira protagonistak.