Zenbait edukiontzi erre dituzte asteburuan
Edukiontziak erreta, artxiboko irudi batean.Donostiako Udala Donostiako Udalak jakinarazi duenez, hamar edukiontzi eta hiru zakarrontzi erre dituzte Donostian asteburuan, “koronabirusaren aurkako protestetan”. Altzan, Amaran eta Antiguan erre dituzte edukiontziak, besteak beste. Marisol Garmendia Hiri Proiektuetako zinegotziak “ekintza bandalikoak” gaitzetsi ditu, eta San Markoseko Mankomunitateari edukiontziak birjartzeko eskaria egin diote udalekoek. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina haien hipotesi nagusia da “era espontaneoan, aurrez antolatu gabe” erre dituztela edukiontzi horiek.

