Arcco Merkataritza Zentroa berrantolatzeko asmoa du udalak
Donostiako Udalak espediente bat abiatu du Amara Berriko Arcco Merkataritza Zentroko hamar lokal berreskuratzeko. 2011eko maiatzetik Donosti Coques Uno S.L. enpresak kudeatzen ditu lokal horiek lagapen bidez, eta denbora daramate ezarritako kanonak ordaindu gabe.
Eneko Goia alkateak azpimarratu du udalak asmoa duela Arccori “buelta bat” eman eta berrantolatzeko. Hasitako espedienteak merkataritza zentroaren egoera hobetzen lagunduko duela esan du Goiak. Izan ere, kanonak ordaindu ez dituen enpresak zentroko gainerako saltzaileei eragin die, gastu komunak ere ordaintzen ez dituztelako. “Prozesu luze baten” bukaera dela gaineratu du alkateak.