Teresategi eta Errekalde eremuen hirigintza plan bateragarria onartu dute

Donostiako eta Lasarte-Oriako Udalek hirigintza plan bateragarri bat onartu dute, Teresategi eta Errekalde eremuei dagokiena. Hirugarren sektoreko lursail handi bat antolatuko dute, eta hirugarren sektoreko aprobetxamendu osagarri bat ere. Hirigintza plana Lasarte-Orian garatuko den arren, sarbide batzuk Donostian daude.
Dagoeneko zona horretan dauden enpresetara sartzeko bideen arrazionalizazioa finkatu dute. Gaur egungo antolamendu proposamenak, Coca-Colaren eraikineko enpresaren alboari eragingo lioke. Baita ere, indarrean dagoen plan partzialera gehitutako Muebles Inchaustiko alboko bidear. Dena dela, eremuaren antolamendu orokorrari dagokionez, aipaturiko aurrealde osoko bideak hobetu daitezke. Hirigintza planak bere baitan jasotzen du orain, eta dagokion unean helduko diote.