Elkarretaratzea egingo du GKSk, Donostian
Gazte Koordinadora Sozialistak elkarretaratzea egingo du azaroaren 7an, 20:00etan, Bulebarrean. Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu! lelopean, larunbateko elkarretaratzera batzeko deia egin dute. Elkarretaratzea GKSk abiatu duen salaketa kanpainaren barruan kokatzen da: “Osasun larrialdi egoera baliatuz, oligarkia finantziarioaren, politikari profesionalen eta enpresa handien aldetik zuzeneko diktadura inposatu zaio langileriari, osasun irizpideetatik urrun dauden neurriak aplikatuz, eta askatasun politikoen ukapena ekarriz. Horren harira, bi irizpide orokor lehenetsi behar direla uste dugu: pertsonen osasuna eta jendartearen oinarrizko eskubide zein askatasunak. Ezarri nahi zaigun zuzeneko diktadura honek bi irizpide hauen aurka jarduten du, kapitalismoaren interesen mesedetan”, azaldu dute.
Euskal Herriko beste hainbat udalerritan ere egingo dituzte elkarretaratze eta manifestazioak.