'Hondar ahoak' telesaila estreinatuko dute ETB1en

Koldo Almandoz zuzendari donostiarrak idatzi eta zuzendutako Hondar ahoak telesaila estreinatuko dute, gaur, ETB1en. Lau ataleko fikzioa asteazkenero botako dute, 22:30ean.
Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy dira protagonistak, eta euskal kostaldeko herri txiki batean patroi baten desagerpena ikertu beharko dute. Iñaki Beraetxek, Sara Cozarrek, Ainhoa Artetxek eta Iraia Eliasek ere parte hartuko dute Almandozek zuzenduriko fikzioan. Telesailaren aurrerapen bideoa ikusgai dago jadanik.
Irutxuloko Hitzak zinemagilearekin elkartu da bere lehen telesailaz eta ikus-entzunezkoen egungo egoeraz hitz egiteko; ostiralean argitaratuko du elkarrizketa.