Ibaeta Basketek etxean irauli nahi du bolada txarra
Pasa den asteko bi partidak galdu ostean, Ibaeta Basket taldeak Gascan jokatuko du gaur Cadi La Seuren aurka, 20:00etan. Donostiako saskibaloi taldearen arerio zuzena da, lehen zortzien artean geratzeko lehiakide gogorra delako. Sailkapenaren erdialdean dago Azu Muguruzak gidaturiko taldea, eta postu horri eusteko irabazi beharra dauka. Gizonezkoen ACB ligan, berriz, Gipuzkoa Basketen eta Andorraren arteko norgehiagoka abentura atzeratu zen.
Futbolean, Realaren bi taldeek igandean jokatuko dute. Azken jardunaldian launa gol sartu zituzten, eta aise menderatu arerioa. Realeko neskek Tenerife hartuko dute Zubietan. Mutilek, berriz, Anoetan jokatuko dute berriz ere –atzo, Europa ligan irabazi ostean–, eta Granada izango dute aurrez aurre. Andaluziarrek ere Europako partida jokatu zuten atzo, eta txuri-urdinen antzera irabazi egin zuten. Lidertzari eusteko txuri-urdinek azken boladako eraginkortasuna mantendu beharko dute.
Superkopa galdu ondoren, Bera Bera eskubaloi taldeak multzoko lehen postua mantentzeko neurketa jokatuko du bihar Zuazoren pistan. Azkenik, belar hockeyan, garai zailari buelta ematen saiatuko da Reala, eta azken postuetatik ateratzeko Atletic Terrassa gainditu beharko du igandean.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 10. jardunaldia
Ibaeta Basket – Cadi La Seu (gaur, 20:00).
ACB liga, 10. jardunaldia
Gipuzkoa Basket – Andorra (atzeratua)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 6. jardunaldia
Reala – Tenerife (etzi, 12:00)
Gizonezkoen lehen maila, 9. jardunaldia
Reala – Granada (etzi, 16:15)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila 1. fasea A multzoa, 6. jardunaldia
Zuazo – Bera Bera (bihar, 19:00)
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen lehen maila, 7. jardunaldia
Reala – Atletic Terrassa (etzi, 11:00)