'Benny Loves You' filmak irabazi du Beldurrezko Asteko Ikusleen Saria
Ostiralean, hilaren 6an, bukatu zen Donostiako 31. Fantasiazko eta Beldurrezko Astea, eta Benny Loves You (Karl Holt, 2020) filmak irabazi du Ikusleen Saria. Gainontzeko ikusleen sariak honakoak izan dira: film labur onenarena Downward Facing Dogs (Karsten de Vreugd, 2019) filmak irabazi du, animazizoko film labur onenarena The Zillas Have a Picnic (Christian Franz Schmidt, 2019) lanak eskuratu du eta Espainiako Estatuko film labur onenarena Dar-dar (Paul Urkijo Alijo, 2020) filmak irabazi du.
Bestalde, epaimahaiak Migrations (Jerome Peters, 2020) filmari eman dio film labur onenaren saria, eta aipamen berezia egin diote Nightingale (Jasper de Bruin, 2020) obrari. Era berean, A Stranger from the Past (Jan Verdijk, 2020) filmari eman diote Europako film labur onenaren Zilarrezko Melies saria. Horretaz gain, gazte epaimahaiak The Familiars (Millicent Malcolm, 2020) filmari eman dio film labur onenaren saria.
Espainiako Estatuko film labur onenaren Syfy Saria Abracitos (Tony Morales, 2020) filmak irabazi du, eta Come True (Anthony Scott Burns, 2020) filmak eskuratu du film luze onenaren Blogos de Oro Saria. Aldiz, Fanzine Onenaren Ikusleen Saria Brainstorming fanzineak irabazi du.