Gipuzkoako SOS Ostalaritza kolektiboak deituta, ehunka herritar bildu dira arratsaldean Donostian.
Ostalariek manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean Donostian, bizi duten egoera salatzeko. Cubi tabernako Garazi Otegik azaldu duenez, ostalaritzaren egoera "oso larria" da, eta ezinbestekoa zen mobilizatzea, agintariei arduraz jokatzeko eskatzeko.