Donostian desagertutako adin txikiko baten bila dabiltza
VOST Euskadi larriladietako boluntario digitalen elkarteak jakinarazi du larrialdi zerbitzuak Donostian desagertutako adin txikiko baten bila dabiltzala. Azaldu dutenez, gazteak Samuel Hernandez izena du, 14 urte ditu, hilaren 4an desagertu zen eta Lasarten egon daiteke. Gaztea aurkitzeko, herritarren laguntza eskatu dute, informaziorik izanez gero 112 larrialdi zerbitzuen zenbakira deitzeko eskatu baitute.