Koronabirusaren krisiaren aurrean, herritarren babesa lehenesteko aldarrikatu dute hainbat herritarrek Donostian
Sortuk deituta, manifestazioa egin dute hainbat herritarrek eguerdian Donostian, Non dago diru publikoa? lelopean. Koronabirusaren krisiaren ondorioen aurrean, herritarren babesari lehentasuna emateko eskatu diete agintariei, eta hiru zeregini eman diete garrantzia, bereziki: Koronabirusaren arakatze eta detekzio gaitasuna handitzeko baliabideak biderkatzea; inbertsio publikoak eta baliabideak biderkatzea zerbitzu publikoetan; eta sektore ekonomiko eta sozial zaurgarriei laguntza ekonomikoak bermatzea.
Herritarrak babestu gabe, agintariek negozioak babesten ari direla salatu dute: “Osasun sistema, hezkuntza, ostalaritza, turismoa, merkataritza eta etxebizitza sektoreetako politiketan eredu berbera: negozioak babestu nahian herritarrak babesgabe. Udal eta gobernu arduragabeak!”.