"Zerbait egin behar genuen, agintariak konturatu daitezen ez direla gauzak ondo egiten ari"
Ostalariek manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean Donostian, bizi duten egoera salatzeko. Cubi tabernako Garazi Otegik azaldu duenez, ostalaritzaren egoera "oso larria" da, eta ezinbestekoa zen mobilizatzea, agintariei arduraz jokatzeko eskatzeko.
Gipuzkoako SOS Ostalaritza kolektiboarekin bat egin dute hainbat eragilek eta ehunka herritarrek, eta Donostiako erdiguneko kaleak bete dituzte, ostalarientzako irtenbide duin bat eskatzeko. Manifestazioa oso jendetsua izan da, eta jendearen erantzunarekin pozik agertu da Garazi Otegi Cubi tabernako arduraduna. Era berean, erakundeen erabakiak salatu ditu Otegik: “Gure miseria ezarri dizkiguten neurri zorrotz horien ondorio zuzena dira […] Gu sakrifikatzea erabaki dute”. Manifestazioko irudiak eta Otegiren hitzak bideo batean jaso ditu hedabide honek: