Ekain Zubizarreta, Felipe Uriarte eta Bego Garcia ibiltariek euren esperientziak kontatuko dituzte
Bihartik ostegunera bitarte egingo dute Intxaurrondoko XXVI. Ibiltarien Astea. Haizalde elkarteak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen dute. Ekain Zubizarreta, Felipe Uriarte eta Bego Garcia hizlari zein ibiltariek euren abenturen berri emango dute Intxaurrondo kultur etxean. Ikus-entzunezkoeak eta azalpenak uztartuko dituzte, eta ibiltariekin solasteko aukera ere egongo da. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.
Hona hemen hiru eguneko egitaraua:
- Azaroak 10, asteartea. Afrikaren hego muturrean ibiltari: Hegoafrikako eta Lesotoko lurretan barna hitzaldia, Ekain Zubizarretaren eskutik.
- Azaroak 11, asteazkena. 6.000 metroan hitzaldia, Felipe Uriarteren eskutik.
- Azaroak 12, osteguna. El mundo a pedales hitzaldia, Bego Garciaren eskutik.
Aldez aurretik izena eman behar da intxaurrondokulturetxea@donostia.eus e-postaren bidez, edo kultur etxean bertan.