Ligatzeko aplikazioetan euskaldunen bila aritu dira Ander Edo eta Maialen Sorzabalbere
Euskaraldirako berotzen jarraitzen dute Maialen Sorzabalbere eta Ander Edo donostiarrek, eta, oraingoan, euskaldunak bilatzen aritu dira ligatzeko aplikazioetan. Hain zuzen, esketx dibertigarri berri honetan, Edori mugikorrean agertu zaizkion pertsonak euskaldunak ote diren aztertu dute, argazkietako itxuraren arabera.
Euskaraldirako berotzeko hainbat esketx argitaratu dituzte dagoeneko Edok eta Sorzabalberek, eta elkarrizketa batzuk ere egin dituzte, hainbat arlotako donostiarrekin.
Sorzabalbere Barrexerka taldeko kidea da, eta hedabide honek elkarrizketa egin zion joan den astean, hilaren 10ean Antzoki Zaharrean egingo duten emanaldi berriaren harira.