Morlansko igogailuan panelak jarriko dituzte, matxurak iragartzeko
Morlans eta Aiete auzoak lotzen dituen igogailu inklinatuan alerta sistema bat ezarriko dute abendu hasieran. Panelak semaforo baten modukoak izango dira: kolore berdea izango dute igogailuak ondo funtzionatzen duenean, eta gorria, matxuratuta dagoenean. Horrela, bizilagunek jakin ahal izango dute noiz erabili dezaketen igogailua, eta noiz ez.
Inguruko bizilagunek sarri salatu izan dute igogailua matxuratuta egon ohi dela, eta Lantxabe eta Morlanstarrak auzo elkarteek igogailuaren erabilgarritasunaren inguruko herritarren kexak helarazi izan dizkiote udalari.