Indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak omendu dituzte Alderdi Ederren
Donostiako Udalak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omendu ditu, gaur eguerdian. Ekitaldia Alderdi Ederren dagoen biktimak omentzeko monolitoan izan da, eta udal taldeetako ordezkariek parte hartu dute. Minutu batzuetako isilunearen ostean, lore eskaintza egin dute monolitoan, Udal Txistularien Taldeak lagunduta.