Lau patruila-auto elektriko izango ditu Donostiako Udaltzaingoak
Donostiako Udalak lau patruila-auto elektrikoren kontratazioa onartu du. %100 elektrikoa den erregaia duten autoak izango dira, karga-sistema barne, eta 300 kilometroko gutxieneko autonomia izango dute. “Udalak bere zerbitzu guztietan ingurumenaren jasangarritasuna lortzeko egiten dituen urratsen beste adibide bat da hau”, nabarmendu du Eneko Goia alkateak. Renting sistema bidezkoa izango da kontratua, eta lau urteko iraupena izango du. Epea luzatzeko aukera egongo da.