Carla Luna donostiarrak 'Con mi culo no' kantua estreinatu du
Datorren urtean argitaratuko du Carla Luna artista, abeslari eta aktore donostiarrak lehendabiziko diskoa. Aurrerapen gisa, ordea, Con mi culo no singlea aurkeztu du bideoklip batekin.
Mezu zuzena du abestiak, “nahikoa da” adierazi nahi duelako. Hip hop, R&B eta soul doinuak nahasten ditu Lunak. Martxoan konposatu zuen, konfinamendu garaian, Donostia eta Madril hirien artean. Abeslariak Andres Navascuez piano jotzailearen laguntza izan du, eta ekoizpenak Dan Ninenson arduratu da. Bideoklipa, berriz, Lunak berak zuzendu du Lucia di Vitarekin.

