Donostian 122 koronabirus kasu atzeman dituzte
Asteazkeneko datuekin, Donostiako azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 996,41ekoa da hirian. Azken egunotan igoera mantsoagoa izaten ari da, baina litekeena da aste honetan gainditzea 100.000 biztanleko 1.000 kasuen langa.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak asteazkeneko koronabirus datuak argitaratu ditu, eta 122 kasu berri atzeman zituzten Donostian. Horrela, azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 996,41ekoa da hirian. Duela bi egun, 978,24koa zen. Beraz, tendentzia honekin, Donostiak aste honetan bertan gainditu dezake 100.000 biztanleko 1.000 kasu positiboen langa, nahiz eta esan beharra dagoen azken egunotan intzidentzia metatuaren igoera joan den astean baino mantsoagoa izaten ari dela.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak dira, Altza-Roteta izan ezik. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 1026,78
- Intxaurrondo: 963,46
- Egia: 896,92
- Ondarreta: 885,08
- Loiola: 883,96
- Bidebieta: 718,13
- Amara-Erdialdea: 717,82
- Amara Berri: 688,83
- Parte Zaharra: 630,48
- Altza-Roteta: 498,37
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Gros: 24
- Ondarreta: 22
- Amara Berri: 17
- Amara-Erdialdea: 14
- Parte Zaharra: 9
- Intxaurrondo: 9
- Egia: 7
- Loiola: 6
- Altza-Roteta: 6
- Bidebieta: 3