Euskal selekzioak Realeko bost jokalari deitu ditu
Euskal selekzioak Costa Ricaren aurka jokatuko du astelehenean, hilaren 16an, Ipuruan (Eibar, Gipuzkoa), eta Javier Clemente entrenatzaileak Realeko bost jokalari deitu ditu. Hain zuzen, Joseba Zalduak, Aihen Muñozek, Igor Zubeldiak, Jon Bautistak eta Ander Gebarak jantziko dute elastiko berdea astelehenean.
Horietaz gain, Clementek Athleticeko hamabi jokalari deitu ditu, Osasunako bi, Alaveseko beste bi eta Eibarko bat. Hain justu, talde bizkaitarreko jokalariak Iago Herrerin, Jokin Ezkieta, Ander Capa, Yeray Alvarez, Unai Nuñez, Yuri Berchiche, Mikel Balenziaga, Dani García, Iker Muniain, Jon Morcillo, Iñaki Williams eta Asier Villalibre dira. Talde nafarretik Oier Sanjurjo eta Roberto Torres joango dira, arabarretik Martin Agirregabiria eta Manu Garcia, eta Eibartik Anaitz Arbilla.