Hamabi autobus hibrido gehitu ditu Dbusek bere flotan
Hamabi metroko hamabi autobus hibrido gehitu ditu Dbusek bere flotara: horietako sei martxan daude, eta beste sei prestatzen ari dira oraindik. Autobus berriek motorizazio berria daukate, eta ondorioz, kontsumoa eta kutsatzaileen igorpena murriztu daitezke. Irisgarritasunari dagokionean ere hobekuntzak dituzte autobus hibrido horiek.
Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranaren arabera, autobus hibridoekin Dbuseko autobusak “iraunkorragoak eta ingurumenarekin errespetutsuagoak” dira.