'Ikastolak herriari' ekitaldia egingo dute bihar
Ikastolen Elkarteak antolaturik, Ikastolak herriari kultur ekitaldia egingo dute azaroaren 13an, Kursaalean. 18:00etan hasiko da, eta Mikel Pagadizabal eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira aurkezleak. Musika, kantua eta dantza eskainiko dituzte ekitaldian: Anje Duhalde, Pauline eta Juliette, Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa, Nogen taldea, Demode Quartet taldea, Korrontzi eta Oinkari dantza taldea izango dira ekitaldia girotuko duten artistak.