Palindromoetan oinarritutako erakusketa egongo da Ernest Lluchen
Euskarazko palindromoak izango dira erakusketaren ardatza. (Argazkia: Donostia Kultura) Azaroaren 13tik aurrera Abere ba erakusketa ikusgai egongo da Ernest Lluch kultur etxean, martxoaren 13ra arte. Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia artistek sortu dute erakusketa, Abere ba: palindromo ilustratuen piztegia liburuan oinarriturik. Euskarazko palindromoak izango dira erakusketaren ardatza, eta letrekin egindako 101 ilustrazio erakutsiko dituzte, bakoitza dagokion palindromoarekin. 40tik gora testu ere egongo dira, koadro moduan antolatuta.


