145 koronabirus kasu atzeman dira Donostian
Hiriko intzidentzia metatua 1.044,3koa zen atzo. Hiriak duela bi egun gainditu zuen lehen aldiz 100.000 biztanleko 1.000 kasuen langa.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak osteguneko, hilaren 12ko, koronabirus datuak argitaratu ditu, eta 145 positibo atzeman zituzten Donostian. Hiriak duela bi egun gainditu zuen lehen aldiz 1.000 kasuen langa, eta intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du, nahiz eta modu apalagoan izan: atzo, 1.044,30ekoa zen; duela bi egun, berriz, 1.025,59ekoa zen.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak dira, eta horietako bost 1.000 kasuen langatik gora daude. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 1.177,77
- Loiola: 1.080,40
- Intxaurrondo: 1.050,26
- Ondarreta: 1.040,31
- Egia: 1.030,79
- Bidebieta: 980,53
- Amara Berri: 876,69
- Parte Zaharra: 818,9
- Amara-Erdialdea: 812
- Altza-Roteta: 747,56
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 30
- Ondarreta: 24
- Altza-Roteta: 23
- Gros: 17
- Amara-Erdialdea: 12
- Egia: 11
- Bidebieta: 8
- Parte Zaharra: 7
- Loiola: 7
- Intxaurrondo: 6