Donostialdeko hainbat eskola publikotako gurasoek haurrak eskolara beltzez jantzita eramateko deialdia egin dute. Eskola Kirolak segurtasuna bermatzen duela diote, eta hori aldarrikatzeko eskutitz bat bidali dute Eusko Jaurlaritzara.
Gipuzkoako SOS Ostalaritza taldeak elkarretaratze eta manifestazio jendetsua egin du gaur eguerdian.
Hiriko intzidentzia metatua 1.044,3koa zen atzo. Hiriak duela bi egun gainditu zuen lehen aldiz 100.000 biztanleko 1.000 kasuen langa.
Euskaraldiaren aurtengo ekitaldian, ariguneak izango dira berritasun nagusia. Euskaraz lasai aritzeko guneak dira, eta denetariko entitateek hainbat arigune sortu dituzte Donostian: San Martin eta Bretxa merkatuek, Realak, Miramongo teknologia parkea kudeatzen duen enpresak, Jesuitak ikastetxeak eta Amara Berriko auzo elkarteak, besteak beste.
Euskaraldiaren atarian, Bagera elkarteak euskararen inguruko diskurtsoei buruzko jardunaldiak egingo ditu bihar. Miren Artetxek, Jone Miren Hernandezek eta Kike Amonarrizek gai horri buruz hausnartuko dute, eta etorkizunari begira jarriko dira.