Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko dute bihar arratsaldean, olatuengatik
(Artxiboko argazkia: Irati Salsamendi) Olatu handiak ohikoak dira garai honetan, eta bihar hiriko kosta berriz ere kolpatuko dute. Babes zibilak jakinarazi du bihar, azaroaren 14an, arratsaldean 15:00etatik 17:00etara abisu horia izango dela olatuengatik. Ondorioz, tarte horretan, Pasealeku Berria itxita izango da ibilgailuentzat. Oinezkoek, berriz, handik igarotzeko aukera izaten jarraituko dute, betiere arreta ipiniz.


