Realak bide onetik jarraitu nahi du
Asteazkeneko garaipenaren ostean, Realeko neskek Sporting Huelva izango dute aurkari igandean Zubietan. Txuri urdinak laugarren dira ligan une honetan, partida bat gutxiago jokatuta, eta bide onetik jarraitzeko gogoa dute. Arerioak, berriz, azken hirugarren da ligan.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek Unicajaren kontra jokatuko du 11. jardunaldia. Marcelo Nicolaren taldeak zortzi partidatik bakar bat irabaztea lortu du orain arte, eta azkena da ligan, nahiz eta bi partida oraindik ez dituen jolastu.
Belar hockeyan, Realak Egararen kontra jokatuko du 8. jardunaldia. Jorge Perezen taldea hamargarren dira ligan, eta jokatutako zazpi partidatatik hiru galdu eta lau berdindu dituzte.
Izotz hockeyan, neskek Quimeras Valdemoro taldea hartuko dute Txuri Urdin izotz jauregian. Partida garrantzitsua izango da, bi taldeak puntu berdinak baitituzte, eta donostiarrek aurrea hartzeko aukera izan dezakete. Mutilen partida, berriz, airean da. Izan ere, Jacako izotz jauregian ez dago ez dutxarik, ez aldagelarik ere, eta horrek partida bertan behera uztera eraman dezake.
SASKIBALOIA
Gizonezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
Unicaja – Gipuzkoa Basket (Igandea, 12:30)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 9. jardunaldia
Reala – Sporting Huelva (Igandea, 18:15)
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
CD Egara – Reala (Larunbata, 13:00)
IZOTZ HOGKEYA
Gizonezkoen lehen maila, 6. jardunaldia
Jaca – Txuri Urdin (Larunbata, 17:00) *Partida airean da
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
Txuri Urdin – Quimeras Valdemoro (Larunbata, 14:30)