'Gora Egia!' webgunea "auzotik auzoarentzat" sortu dute
Webguneak auzoko agenda, artikuluak eta iragarkiak bilduko ditu, besteak beste. (Argazkia: Gora Egia!) www.goraegia.eus webgunea aurkeztu dute, Egiako herri mugimenduari eta auzokideei komunikazio tresna eskaintzeko helburuarekin. “Auzotik eta auzoarentzat” sortu duten webguneak auzoko agenda, artikuluak eta iragarkiak bilduko ditu, besteak beste.


