Ijitoen bandera, udaletxean
Gaurkoa Herri Ijitoaren Eguna da Euskal Herrian, eta Ijito Herriaren Euskal Kontseiluak egitekoa zuen ekitaldia sinbolikoa bertan behera utzi du COVID-19aren ondoriozko salbuespenezko egoera dela eta. Hala ere, Donostiako udaletxearen fatxadan ijitoen bandera jarri dute, eta gaur gaueko argiztapenak bandera horren koloreak izango ditu.