Mafaldaren omenezko erakusketa dago Okendo kultur etxean
Irailaren 30ean zendu zen Quino marrazkilari argentinarra: Mafalda komiki sortaren egilea izateagatik zen ezaguna, batez ere. Haren omenez, Groseko Okendo kultur etxean Mafaldaren zenbait komiki-bandaz osaturiko erakusketa ikusgai dago, abenduaren 18ra arte. Astelehenetik ostiralera ikusi ahalko da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
2014ean ere Mafaldari buruz erakusketa egin zuten, Quinok sortutako komiki sortak 50 urte bete zituelako.