Zinegoak jaialdia Antzoki Zaharrean izango da
Jaialdiko bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dituzte Antzoki Zaharrean. (Argazkia: Zinegoak) Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Jaialdiko bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dituzte Antzoki Zaharrean, azaroaren 16tik 18ra.
Azaroaren 16an, 19:00etan, hainbat film labur proiektatuko dituzte: Mi pequeño gran samurái (2020), Cocodrilo (2019), Ad Lib (2018), Jess (2019), Rani (2018), La mariachi (2018), eta XY (2019). Azaroaren 17an, 19:00etan, Let There Be Light / Nech je svetlo (2019) film luzea izango da ikusgai; eta azaroaren 18an, 19:00etan, Margen de error (2019) film luzea botako dute.
Film horiek martxoan proiektatzekoak ziren, baina COVID-19a dela eta, bertan behera


