"Disko berria betiko Nogen da, baina bi urte eta 80 kontzertu zaharrago"
Ostiralean hasiko den Euskaraldira begira, hiriko hainbat pertsona ezagun elkarrizketatzen ari dira Donostiako Euskaraldiko sustatzaileak, eta Nogen taldeko Alex eta Olatz izan dira azken elkarrizketatuak. “Danborra ala barrila”, “Pintxopotea ze auzotan2 eta bestelako ohiko galderez gain, taldearen egoeraren eta abenduan argitaratuko duten disko berriaren inguruan galdetu die Maialen Sorzabalberek Nogenekoei. Joan den astean, Miren Arrieta aktorea elkarrizketatu zuten.
2018ko Euskaraldian parte hartu ez bazuten ere, Alexek eta Olatzek aurtengoan parte hartuko dutela azaldu dute. Bestalde, Nogenen disko berriaren inguruan hitz egin dute, baita taldearen funtzionamenduaren inguruan ere. Horretaz gain, azken bi urteotan bizitzako bitxikeria batzuk ere izan dituzte hizpide.
Jarraian, Maialen Sorzabalberek Nogenekoei egindako elkarrizketaren bideoa: