Iparragirre, oholtzara
Jose Mari Iparragirre hil zela bi mende igaro dira aurten, eta Gernikako arbola kantaren sortzaileari buruzko eskaintza kultural zabala dago Euskal Herrian, baita Donostian ere. Azaroaren 22an, musikaren bidez eta antzerkiaren bidez artista erromantikoari gerturatzeko aukera izango da Parte Zaharrean.
Antzoki Zaharrean, 19:30ean, Angela, Iparragirreren bertso librea antzezlana eskainiko dute. Marta Urzelaik zuzendutako antzezlaneko aktoreak Sol Maguna, Asier Hormaza eta Iñigo Gastesi izango dira; protagonista, berriz, bertso librea izango da. Herri opera formatuan, Amoranteren esku egongo da musika.
San Telmo museoan, 19:00etan, Iparraguirre, 7 ikuskizuna ikusi ahalko da: Iparragirreren zazpi abesti “ikoniko” izango ditu ardatz. Hala ere, musika baino gehiago izango du ikuskizunak: musika, ikus-entzunezkoak, errezitatzeak eta dantza bilduko ditu. Iraia Okinaren ilustrazio bizidunak, Olatz Beobideren kontaketak eta Amaia Elizaranen dantza ikusi eta entzun ahalko dira San Telmo museoan.