Maialen Sorzabalbere eta Ander Edo 'ahobizi' izango dira, baina hitz batzuekin zalantzak dituzte
 Maialen Sorzabalbere eta Ander Edo Euskaraldirako berotzen ari dira. (Argazkia: Donostia Euskaraldia)
                    Maialen Sorzabalbere eta Ander Edo Euskaraldirako berotzen ari dira. (Argazkia: Donostia Euskaraldia)                Euskaraldia heltzeko gutxi falta da, eta Ander Edo eta Maialen Sorzabalbere donostiarrek euren gain hartuko duten rola erabaki dute: ahobizi izango dira. Ordea, ez daukate guztiz argi nola esan behar diren hitz jakin batzuk euskaraz, hala nola, gaztelaniazko botellon, mascarilla eta en plan. Hala ere, aurrera egingo dutela nabarmendu dute: “Bestela, hitzak asmatuko ditugu”. Era berean, herritarrak Euskaraldiko txapa jartzera animatu dituzte. Jarraian, bikote saltseroaren azken esketxa:
Euskaraldirako berotzeko hainbat esketx argitaratu dituzte dagoeneko Edok eta Sorzabalberek, eta elkarrizketa batzuk ere egin dituzte, hainbat arlotako donostiarrekin.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    