Donostia Kulturak eta Basque Culinary Centerrek lankidetza-akordioa sinatu dute
Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia, eta Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendari kudeatzailea. (Argazkia: Donostia Kultura) Gastronomiaren eta kulturaren arteko loturak estutzeko helburuarekin, lankidetza-akordioa sinatu dute Donostia Kulturak eta Basque Culinary Centerrek. Lankidetza-akordio horren bidez, batetik, Basque Culinary Centerreko ikasleek Donostia Kulturako txartela izango dute, eta txartelaren abantaila guztiez gozatzeko aukera izango dute. Bestetik, Donostia Kultura txartela daukatenek %10-eko deskontua izango dute Klub ikastaroetan eta Tabakalerako LABe-Digital Gastronomy Lab-en.


