Edariak kalean ez kontsumitzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ostalariek eramateko kafeak eta edari ez alkoholikoak saldu ditzakete, janaria saldu beharrik gabe. Eusko Jaurlaritzak erabaki hori hartu du, okindegi eta gozotegiek bakarrik ez dezaten izan edariak saltzeko aukera. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak biztanleria osoari gomendatu dio edariak eta janaria kalean ez kontsumitzeko, COVID-19a kutsatzeko aukera areagotzen duelako.
Atzo, 121 koronabirus kasu berri atzeman zituzten Donostian.