Igeldoko itsasargira doan errepidea itxi egin dute, lanak direla eta
Igeldoko itsasargira igotzen den errepidean egiten ari diren lanak direla eta, errepidea moztu egin du Donostiako Udalak. Hain justu, galtzada eta ondoko horma konpontzen ari dira, eta euri ura drainatzeko sistema bat ere instalatuko dute. Udalaren arabera, errepidea hiru astez izango da itxita.