Unai Arrietak gimnasia erritmikoko Espainiako kopa irabazi du
Unai Arrieta 24 urteko donostiarrak gimnasia erritmikoko gizonezkoen Espainiako kopako urrezko domina irabazi du, euskal selekzioarekin. Asteburu honetan Valentzian (Herrialde Katalanak) egindako lehiaketan garaile atera zen gizonezkoen euskal selekzioa, 72.500 punturekin. Donosti klubeko kidea da Arrieta, eta Sakoneta klubeko (Leioa, Bizkaia) Eneko Lambearekin batera Espainiako kopako garaile izan zen.