Komun publikoak: non daude?
Gizakiek berezkoak eta naturalak dituzten beharrak asetzeko baliabideak eskaini behar ditu hiri batek, eta horregatik, komun publikoak ezinbestekoak dira; garai hauetan are gehiago. Pertsona askok kafe azkar bat hartzeko aitzakiarekin taberna eta kafetegietako komunak erabiltzeko ohitura izan dute, baina orain ostalaritza itxita dagoela, komun publikoak dira Donostiako kaleek eskaintzen dituzten aukera bakarra.
31 komun publiko daude hirian. Desberdinak dira euren artean: batzuk autogarbigarriak dira eta beste batzuk ez, batzuek ordutegi zabalagoa dute, eta beste batzuk gutxiagotan daude eskuragarri.
Jarraian, Donostiako komun publikoen zerrenda duzue, auzoz auzo:
Altza
- Ederrena kalean. Ordutegia: 08:00-21:00.
- Cassanao kalean. Ordutegia: 08:00-22:00.
- Herrera pasealekuan. Ordutegia: 08:00-22:00.
Amara
- Araba parkean. Ordutegia: 08:00-22:00.
Amara Berri
- Olaeta plazan. Ordutegia: 08:00-22:00.
Antigua
- Ondarreta hondartzan. Ordutegia: 09:30-21:30.
- Ondarreta hondartzan. Ordutegia: 08:00-21:00.
- Jose Maria Sert plazan. Ordutegia: 08:00-22:00.
Egia
- Egiako parkean. Ordutegia: 08:00-21:00.
- Egiako parkean. Ordutegia: 08:00-21:00.
- Blas de Otero plazan. Ordutegia: 08:00-22:00.
- Benita Asas plazan. Ordutegia: 08:00-22:00.
Erdialdea
- Artzain Onaren plazan. Ordutegia: urtarriletik maiatzera eta urritik abendura 09:00-20:00; ekainean eta irailan 09:00-20:30; eta uztailan eta abuztuan 09:00-21:30.
- Lersundi jeneralaren kalean. Ordutegia: 09:30-21:30.
- Rafael Muñoa kalean. Ordutegia: urtarriletik maiatzera eta urritik abendura 10:00-17:00; eta ekainetik irailera 09:00-20:30.
- Cervantes plazan. Ordutegia: urtarriletik maiatzera eta urritik abendura 10:00-20:00; ekainean eta irailan 09:00-20:30; eta uztailan eta abuztuan 09:00-21:30.
- Ramon Labaien plazan. Ordutegia: 10:00-21:00.
Gros
- Zurriola pasealekuan (Kursaal). Ordutegia: urtarriletik maiatzera eta urritik abendura 10:00-18:00; ekainean eta irailan 10:00-20:30; eta uztailan eta abuztuan 10:00-21:30.
- Zurriola pasealekuan (hondartza). Ordutegia: urtarriletik maiatzera eta urritik abendura 10:00-18:00; ekainean 09:30-21:30; maiatzean eta irailean 10:00-20:00; eta uztailan eta abuztuan 09:30-20:30.
- Aita Claret plazan. Ordutegia: ekainean eta irailean 09:30-21:30; eta uztailetik abuztura 09:30-20:20.
- Pinudi plazan. Ordutegia: urtarriletik apirilera eta irailetik abendura 10:00-20:00; eta maiatzetik abuztura 10:00-21:00.
Igeldo
- Lizardia plazan.
Intxaurrondo
- Sagastieder plazan. Ordutegia: 08:00-21:00.
- Lauaizeta parkean (Ametzagaina). Ordutegia: 08:00-20:00.
- Txaparrene pasealekuan. Ordutegia: 08:00-22:00.
Parte Zaharra
- Bulebarrean. Ordutegia: urtarriletik maiatzera eta urritik abendura 09:00-20:30; eta ekainetik irailera 09:00-21:30.
- Trinitate plazan. Ordutegia: 08:00-23:00.
- Kaian. Ordutegia: 08:00-23:00.
- Pasealeku Berrian. Ordutegia: urtarriletik apirilera eta urritik abendura 10:00-18:00; maiatzetik irailera 10:00-20:00; eta ekainetik abuztura 10:00-21:30.
Ulia
- Ulia pasealekuan. Ordutegia: 08:00-22:00.
Zubieta
- Herriko plazan.