Amara Berriko, Morlansko eta Amarako haurrak euskaraldiarekin bat
Euskaraldia hemen da, eta Amara Berrin, Morlansen eta Amaran indartsu hasi dira haurrak: azken egunotan egindako marrazkiak zintzilikatu dituzte hiru auzoetako plazetan, eta asteburu osoan zehar izango dira ikusgai. Haurrek euren obrarik politenak jarri dituzte plazetan, auzoko bizilagun guztien gozamenerako. Jarraian, Amara Berriko Merkatari, Etxeberri eta Kofradien plazetan jarritako marrazkien argazkiekin osatutako bilduma: