Realaren hamaikakoa aurkeztu du Imanol Alguacilek
Realak bat egin du Euskaraldiarekin arigune gisara. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte Zubietako prentsaurrekoak euskara hutsean izango dira. Horrekin batera, bideo baten bidez Imanol Alguacil entrenatzailea txuri-urdinen hamaikako berezia aurkeztu du. Miguel Angel Moya atezainaren laguntza izan du, eta Alguacilekin euskaraz izandako solasaldia ikus daiteke.