San Rokeko bigarren arrapala geldituko dute mantentze lanak egiteko
Datorren astelehenetik aurrera, San Rokera igotzeko bigarren arrapala etengo dute, mugitzen duten paleten katea ordezkatzeko. Donostiako Udalak hiriko eskailera mekanikoak eta igogailuak mantentzeko instalazioak aldatzen ditu urtero, instalazioak modernizatzeko eta herritarrei etengabeko zerbitzu segurua emateko.
Paleten kateak paleta guztiei transmititzen die mugimendua arrapala mekanikoaren ibilbidean zehar. Bi katez osatuta dago, arrapala bakoitzaren ezker-eskuin, paleten mugimendu sinkronizatu eta uniformea egiteko. Besoetako lasaierek arrisku egoerak sor ditzakete erabiltzaileentzat, arropa, oinetakoak edo osagarriak lotzeagatik.
Hilaren 23an hasiko dituzte lanak, eta bost egun barru berriz ere martxan jartzea espero du udalak.