Saharako herriaren aldeko elkartasunak Donostiako kaleak bete ditu
Saharako herriaren alde manifestatu dira ehunka herritar larunbat eguerdian Donostian. Askapenak, Komite Internazionalistak, Diasporak eta Saharako herriaren aldeko hainbat elkartek antolatu dute Bulebarrean hasi eta bukatu den mobilizazioa, joan den astean Marokoko armadak 29 urteko su etena hautsi zuelako. Horri erantzuteko, Fronte Polisarioak armak hartu ditu berriz, eta gatazka pil-pilean dago. Astelehenen iluntzean ere manifestazio jendetsua egin zuten Donostian, eta gaurkoan bezala, Marokoren eta Espainiaren jarrera salatu zuten, baita Nazio Batuen Erakundearena ere.
Bipin Salsamendi argazkilaria manifestazioan izan da, eta hedabide honek irudi bilduma osatu du Salsamendik egindako argazkiekin: