Donostiako neska* gazteak ere kalera aterako dira azaroaren 25ean
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta mugimendu feministak deitutako mobilizazioarekin bat egingo dute Donostiako Neska* Gazteek. ‘Normaltasun’ heteropatriarkalaren aurrean, kaleak hartuko ditugu! lelopean, Donostiako Neska* Gazte Ikasle Blokea osatuko dute 18:15ean, Alderdi Ederren.
Arrakala Ibaetako Kanpuseko Emakumeen Taldeak, berriz, manifestazioa egingo du 11:00etan, Ibaetako Ikasgelategi azpitik hasita, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza lelopean.