Donostiako Udalak Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean parte hartuko du
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da, eta Donostiako Udalak urtarriletik urrira Gipuzkoan izandako 963 eraso matxistak salatu ditu. Hala azaldu du Duñike Arrizabalaga Berdintasun zinegotziak: “Krisiak eta konfinamenduak are gehiago larriagotu dute zoritxarrez emakume askok pairatzen duten egoera, eta haien zaurgarritasuna modu esponentzialean areagotu da. Emakumeentzako arreta-zerbitzu espezifikoek deien eta laguntza-eskaeren gorakada handia erregistratu dute konfinamenduan”.
Usandizaga institutuko Diseinuko ikasleek egindako kanpainarekin bat egin du udalak. Matxismoaren aurkako hainbat maskara diseinatu dituzte. Kanpaina hiriko autobusetan, autobus geltokietan, eta sare sozialetan zabalduko du udalak.