Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean mobilizatzeko deia egin dute
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta kalera ateratzeko deia egin du mugimendu feministak. Euskal Herriko hiri eta herri ugaritan mobilizazioak egingo dituzte, baita Donostian ere. 18:30ean abiatuko da mobilizazioa Alderdi Ederretik, Normaltasunak hiltzen gaitu, indarkeria matxistaren aurrean antolatu eta borrokatu lelopean.
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak ere mobilizazioa egingo du azaroaren 25ean, Indarkeria matxistaren aurka, gaitasun sozialistak antolatu lelopean. 18:00etan mobilizatuko dira Bulebarrean, eta 17:00etatik informazio gunea izango dute bertan.