Zumetaren omenezko ikuskizuna egingo dute San Telmo museoan
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Kolore Festa. Jose Luis Zumeta In Memoriam ikuskizun eszenikoa egingo dute San Telmo museoko elizan, 19:00etan. Aurten hildako pintorearen ibilbidea oroituko duten ikuskizunean, musika, errezitatua eta margoketa uztartuko dituzte. Patxi Zubizarreta idazleak, Joserra Senperena pianojoleak eta Mintxo Cemillán margolariak parte hartuko dute ikuskizunean.
Sarrera doakoa izango da, baina museoaren webgunean aurrez izena ematea komeni da.