61 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Azkeneko hamalau egunetako intzidentzia metatua 804,8koa da. Astebeteko epean, soilik egun batean egin du gora intzidentzia metatuak, eta beheranzko joerarekin jarraitzen du.
(Argazkia: Maite Reizabal) Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak atzoko koronabirus datuak argitaratu ditu, eta 61 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian. Azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 830,71koa da. Igandean 830,71koa zen, eta ostegunean —aurreko azkeneko datua— 946,31koa. Intzidentzia metatuaren bilakaera ikusita, beheranzko joerarekin jarraitzen duela ikus daiteke. Izan ere, astebeteko epean, soilik egun batean igo da zifra hori.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona berri gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Edozein kasutan, ontzat jo daiteke kutsatze berrien kopuruak behera egitea.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Hiriko osasun eremu guztiak gune gorriak izaten jarraitzen dute, baina dagoeneko ez dago 100.000 biztanleko 900 kasuen langa gainditzen duen osasun eremurik. Jarraian, bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Gros: 899,27
- Parte Zaharra: 804,41
- Intxaurrondo: 781,18
- Egia: 756,36
- Ondarreta: 729,85
- Amara Berri: 717,29
- Amara-Erdialdea: 693,69
- Loiola: 687,53
- Bidebieta: 662,89
- Altza-Roteta: 640,76
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Gros: 20
- Amara Berri: 10
- Amara-Erdialdea: 9
- Ondarreta: 8
- Intxaurrondo: 4
- Egia: 3
- Altza-Roteta: 3
- Parte Zaharra: 1
- Loiola: 1
- Bidebieta: 1
