Jon Cazenavek bost eguneko tailerra egingo du Tabakaleran
Jon Cazenave argazkilari donostiarraren Galerna erakusketaren esparruan, bost eguneko tailerra eskainiko du artistak, “bere burua eta inguruko mundua sakonago ulertzeko beharra sentitzen duten pertsona guztientzat, funtsean ikusmenaren ikuspuntutik proiektu pertsonal bat sortuz”. Abenduaren 4tik 8ra izango da tailerra: 4ean 19:00etatik 21:00etara; 5etik 7ra 10:00etatik 20:00etara, bi orduko atsedenaldiarekin; eta 8an 10:00etatik 14:00etara. Tabakalerako sortzaileen gunean egingo dute, eta 185 euroko balioa du tailerrean parte hartzeak.
Galerna erakusketa 2021eko otsailaren 14ra arte egongo da Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunea aretoan.